jueves, 24 de enero de 2008

Zer da?
Hegazti gripea gaixotasun kutsagarria da, A motako gripearen birusak sortzen duena. Gaixotasun hau aspaldian ezagutzen dute animalien osasun arloan; izan ere, duela 100 urte atzeman zuten, lehen aldiz, Italian. Zeinahi hegaztiri eragiten dio gaixotasun honek, baina uste dutenez, espezie batzuei kalte handiagoa eragiten die. Animalia horietan, gaixotasuna hainbat modutara gara daiteke; batzuetan, esaterako, heriotza arrisku handia izaten du.

Birus horiek oso kutsagarriak dira animalien artean. Hegaztietan, oilasko edo beste espezie batzuen arteko transmisioa kutsatutako materialarekin zuzeneko ukipenean egoteagatik, baserritik baserrira, edo modu mekanikoz gerta daiteke (kutsatutako ekipoak, ibilgailuak, kaiolak, pentsua, arropa, etab.). Birus hori denbora askoan egon daiteke bizirik giroan; bereziki, tenperaturak oso baxuak badira. Tenperatura altuetan, berriz, birus honek ezin du bizirik iraun (garbi dago 70ยบ C-ko edo goragoko tenperaturekin birusa desagertu egiten dela).


Hegazti gripearen birusa ez da pertsonatik pertsonara transmititzen. Oraingoz, hegaztitik gizakira baino ez da transmititzen; kasu berezietan, gainera